No Borders: Mugen kontrako lehen ekintzak
http://www.lahaine.org/global/noborders_eus.htmGeneba. AFP/La Haine. 30/05/03.- Milaka lagun batzen ari da une honetan G8 gailurraren kontra, Frantzia eta Suitzan. Izan ere mugaz alde bietan burutzen ari da aurten G8 gailurra, eta tokiz toki manifestazio eta akanpada ezberdinak daude deituak. Nazio Batuek Geneban duten egoitzaren aurrean 3000 lagun manifestatu dira.
Britania Handia, Suitza eta Alemaniatik hurbildutkao ekintzaileak Mugen kontrako manifestazio baketsuan bildu dira ostiralez. "Mugarik ez", "ez mugarik, ez deportaziorik" eta "Iraken okupazioaren kontra!" oihukatuz.
"Asilo eskubidearen alde gaude hemen, leku bila dabiltzanen alde!, diruak ez du mugarik batetik bestera igarotzeko, bai ordea bizitzeko toki bila dabiltzan pertsonak" aipatu du manifestari ingeles batek, izenik eman barik.
Beti ere prentsa agentziek zabaldutako informazioari jarraiki: "Manifestazioa NO BORDERS mugimenduak antolatu du, G8 gailurraren kontrako mugimenduak bere interneteko gunean adierazten duen bezala, NO BORDERS talde hau pertsonen mugarik gabeko bide libreen alde ari da lanean".
"Baina ostiraleko ekintza, asteburuan datorrenaren aurrerapena besterik ez da, izan ere hamarmilaka lagun hurbilduko baita Genebara, eta inguruan den Anemmasse herri frantziarrera, Evianen burutuko den nazio aberatsenen gailurraren hasiera ekitaldia oztopatzera.
Traducción: IMC Euskal Herria
G8 - minutuz minutu: No Borders sarearen manifestazioa, pertsonen eta adierazpen askatasunaren alde
imc Euskal Herriak euskaratua; http://euskalherria.indymedia.org
http://www.lahaine.org/global/ginebra_minuto_eus.htmMaiatzak 30, ostirala. 11:00etan Geneban, Suitza
13:20 - Geneba, Suitza: IMC UK/La Haine. Manifestazaioa Genebako tren geltoki nagusira heldu da, bukaera. Jai giroa da nagusi, nahiz eta kristal batzuk hausi izanaren berriak heldu diren. Prentsak 5.000 lagun zenbatu ditu martxa honetan.
12:50 - Geneba, Suitza: IMC-UK. Manifestariak WIPOren (Jabetza Intelektualaren Mundu Erakundea) egoitzaren aurrean gelditu dira, eta handik berriz ere hiriaren erdigunera.
12:35 - Geneba: IMC UK. Manifestazioa jai girokoa eta zaratatsua da oso. Pankarta asko jendeak eraman dituenak, eta handi xamar batek "Kode Librea!" aldarrikatu du. Software libreak ez du mugari nahi. Sanba banda baten erritmoetara jendea dantzan ari da.
12:25 - Geneba: IMC UK. IOMren egoitzaren aurreko giroa baretu da, eta manifestazioak martxari ekin dio. Poliziak, jendeak konfettiak bota ostean, gasak (lakrimogenoak) bota ditu, ostean botatzeari utzi dio. 12:15 - Paris: Agentziak/La Haine - Jacques Chirac Frantziako presidentearen burua ageri da banku batean. Globalizazioaren kontrako aktibistak txirotasunaren kontrako borroka aldarrikatzen ari dira, G8 gailurreko liderrak "legez kanpo" uztea eskatuz. 12:00 - Geneba: IMC UK. IOM (Etorkinendako Nazioarteko Erakundea) bulegoaren aurrean dagoen jendearen kontra, polizia gasak erabiltzen ari da.
11:40 - Geneba: IMC UK. Manifestazioa batik bat jai girokoa eta baketsua da. Zenbait eraikin eta errusiar enbaxadaren kontra lata eta harri batzuk jaurti dituzten arren.
11:15 - Geneba: IMC UK. Manifestazioa WTO (Komertziorako Nazioarteko Erakundea) bulegoen aitzinean gelditu da. Kode irekiari buruzko diskurtsoa, informazioaren errepresioaren kontra, eta mugimendu askatasunaren alde. WTO aurrean diren afitxak jeitsi egin dituzte manifestariek, bitartean, beste ekintzaile batzuk, ateak ireki eta petardoak jaurti dituzte barneko patioetara.
11. 00 - Geneba, Suitza: "No Borders" manifestazioa hasi da, pertsonen zirkulazio librearen alde. Bien bitartean, Komunikabide korporatiboek sekulakoak eta bi esan dituzte G8 gailurraren kontrako mobilizazioei buruz, atzo izandako istiluak aitzakia hartuta. Diotenez, "lehen manifestazioko talde txiki biolento batek Poliziaren jontra proiektilak jaurtiki zituen"